Jentilak: euskal mitologiaren azken sekretua

Joseba Etxebarrieta Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaslea da Antropologoa Sailean eta, gure herriaren kultura, sinesmen eta ohiturei dagokienez, aditu nagusienetakoa dugu. Hori dela eta, euskal mitologiaren hedatzaile handia izan zen Aita Barandiaran isilpean gordetzen saiatu zen idazki batean ostentzen den gertakari iluna argitzeko asmoa duen lantalde batera sartuko da. Antzinako izkribua ikerturik, garbiro lotu zuten belaunaldiz belaunaldi igarotako kondaira zahar batekin, bertan Jentilak nola galdu ziren azaltzen baita. Teknologiarik aurreratuena erabilita, baina, haratago iritsiko dira azterlanean, alegiazko akabera hura gertatu bide zen bazter-lekua aurkituko baitute. Honenbestez, hara joko dute, eta ustekabekoz jositako ikerketa bizi-bizia abiaraziko dute.

Aritza Bergara

ISBN: 978-84-09-15462-3

Eskatu liburua / Pidenos el libro

Precio: €19,50